Udaletxeko fatxadan hainbat konponketa egingo dira datorren astean. Hain justu ere, asteartean hasiko dira lanak egiten, eta horretarako, eraikinaren atzeko kalea guztiz libratu behar da. Hori dela eta, bertan dagoen bizikletentzako aparkalekutik bizikletak erretiratzeko eskatu du udalak. Aastelehena, izango da horretarako azken eguna, asteartean lanak egin ditzaten. Aurreikuspenen arabera, asteazkenean eremua erabilgarri izango da berriz ere.