Herritar bati bost urteko espetxe zigorra ezarri diote beste pertsona bati labankada bat emateagatik. Labankada sahietsaldean eman zion, eta zauri larriak eragin zizkion. Hain zuzen ere, larrialdiko ebakuntza bat egin behar izan zioten labankadaren ondorioz.
Epaiketa honetan bigarren pertsona bat ere bazegoen inplikatuta, bain, epaileak errugabekotzat jo du.
Gertaera 2022ko abuztuan izan zen, Orioko taberna baten kanpoaldean.