Orioko Udala eginkizun askotarako ofiziala ordezkatzeko pertsona baten bila dabil. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo dela adierazi du Orioko Udalak, eta hautagaiek bihar arte izango dute aukera izena emateko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dituzte kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez dela baliagarria izango adierazi du erakundeak eta, ondorioz, ez dela baloratuko.
Hemen ikus daitezke hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.