Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Orioko Udalarekin elkarlanean, energiaren inguruko bi tailer emango ditu herrian. Bada lehena, energiaren erabileraren inguruko tailerra urriaren 16an, astelehenarekin izango da, eta izatez izena emateko aukera, urriaren 11n amaitzen bazen ere, udalak luzatu egin du epea, eta bihar izango da inkripzioa egiteko azken eguna. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar da edo 628 530 303 zenbakira deitu
Lehen saioaren helburua izango da gomendioak ematea, energia modu eraginkorrean erabiltzeko eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko. Bakoitzak etxean ezarri ditzakeen neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dituzte, eta energia aurrezteko ohitura-aldaketak zehaztuko dituzte.
Parte-hartzaileek, gainera, Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida jasoko dute, saioan aipatutako aholkuak, modu erraz eta ulergarrian, etxera eramateko.