Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina jarri du martxan hondakinak sortzea saihesteko eta hondakinak birziklatzea sustatzeko. Helburua da herritarrak, ekoizle handiak, ikastetxeak eta administrazio publikoa ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren onuren inguruan sentsibilizatzea, eta kanpainaren baitan bi hitzaldi eskainiko dituzte Orion datorren astean. Urriaren 17an izango da bata eta 19an bestea; 19:00etan izango dira Salatxo aretoan. Hitzaldiak gaiarekiko interesa duten herritar guztientzat irekiak izango dira.