Bihar, astelehenarekin, hasiko ditu Udal Brigadak Anibarko Portua eta Ortzaika lotzen dituen pasealekuko bidegorriaren erremateak txukuntzeko lanak. Oinezkoen pasabidearen eta bidegorriaren artean dauden egurrezko oholak kenduko dituzte, eta, ondoren, geratzen den zuloa garbitu eta hormigoiarekin estaliko dute.
Lanak tarteko, bi astez itxita izango da eremua, Ortzaikako bizilagunentzat ez ezik.