Udalak jakin du herritar batzuek harresiaren gainetik salto egin, eta skate-parkea erabiltzen hasi direla dagoeneko. Honen aurrean, zehaztu du oraindik galarazita dagoela eremua erabiltzea, skate-parkea erabat ireki arte. Izan ere, bowl-a eraikitzeko lanak egin dituzte azken aste hauetan, eta oraindik zorua erabat lehortu gabe dago.