Porrotx eta Txorekin kalejira eginda agurtu dute Mutiozabal Festa

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 8a, 16:34

Etxeko txikienekin batera, Txo eta Porrotx izan dira gaur eguardiko protagonistak.

Ostiralean hasita, Orioko plaza inguruak itxura berezia eduki du asteburuan zehar. Izan ere, Mutiozabal Festa ospatu da herrian azken hiru egunetan, eta gaurko kalejirarekin eman diote amaiera ekimenari. 

Etxeko txikienekin batera, Txo eta Porrotx izan dira gaur eguardiko protagonistak. Guztiek batera, plazan dauden ontziak ezagutu dituzte, eta Josu Txapartegi Txapas musikari zarauztarrarekin batera, kalejiran joan dira Mutiozabal ontziolara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide