Gaur hasi eta igandera arte, Mutiozabal Festa nagusituko da herrian

Andrea Zipitria 2023ko urr. 6a, 12:00

Ezkerretik hasita, Agote, Esnal, Salsamendi, Santamaria, Arruti eta Garcia, aurkezpenean. (Andrea Zipitria)

Mutiozabal Festari hasiera gaur emango zaio. 19:00etan izango da hasiera-ekitaldia, herriko plazan, baina aurretik, Xabier Alberdi historialari eta adituak, eta Xabier Agote Albaolako presidenteak, mahai- ingurua emango dute. Asteburu osoan zehar, ontzigintza tradizionala ezagutarazteko jarduerak eskainiko dira. Hemen dago ikusgai egitarau osoa.

Orioko Udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak antolatuta, Mutiozabal Festa izango da gaurtik hasi eta igandera bitartean. Gaur, Xabier Alberdi historialari eta adituak, eta Xabier Agote Albaolako presidenteak, eskainiko duten mahai-inguruarekin hasiko da programa, 18:00etan. Hasiera-ekitaldia, ordea, ondoren egingo dute: 19:00etatik aurrera, hain zuzen ere. Hortik aurrera, sagardo-dastaketa, ontzien erakusketa eta haurrentzako Mutiozabal Txo ontziola ezagutzeko aukera eskainiko da.

Juanita Larando patatxan nabigatzeko, berriz, izena eman beharko da aldez aurretik, turismo bulegoan. Hona hemen egitarau osoa:

Egitaraua

Gaur, urriak 6

  • 18:00-18:45 Mahai-ingurua Xabier Alberdi historialari eta adituarekin, eta Xabier Agote Albaolako presidentearekin, Mutiozabal Txoren ontziolan.
  • 18:45 Ontziolatik Herriko Plazara bidea, txarangak lagunduta.
  • 19:00-20:00 Mutiozabal Festaren hasiera-ekitaldia, Herriko Plazan.

Bihar, urriak 7

  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera eta ontzien erakusketa Herriko Plazan, saio dinamizatuekin.
  • 11:00-12:30 Juanita Larando patatxan nabigatzeko aukera, Herriko Plazatik abiatuta (aldez aurretik izena eman behar da turismo-bulegoan). 
  • 18:00-20:00 Sagar-jotzea Jo ala Jo kultur taldearen eskutik, eta ondoren, sagardo-dastaketa eta pintxoak, Herriko Plazan.

Etzi, urriak 8

  • 11:00-12:30 Ezagutu Mutiozabal Txo ontziola Txo eta Porrotxekin, Herriko Plazatik abiatuta.
  • 11:00-14:00 Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera eta ontzien erakusketa Herriko Plazan, saio dinamizatuekin.
  • 11:00-12:30 Juanita Larando patatxan nabigatzeko aukera, Herriko Plazatik abiatuta (aldez aurretik izena eman behar da turismo-bulegoan). 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide