Greba feminista orokorra antolatzeko asanblada irekia egingo dute datorren asteartean

Andrea Zipitria 2023ko ira. 28a, 09:15

2019ko Orioko greba feminista orokorra.

Datorren asteartean, Saregilen bilduko dira, 19:30etik aurrera.

Orioko Mugimendu Feministak deituta, asanblada irekia egingo dute datorren asteartean, Saregile, Emakumeon* Etxean, azaroaren 30ean izango den greba feminista orokorra antolatze aldera.

19:30ean jarri dute hitzordua, eta aurtengo greba baliatuko dute zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko eta gaia gizarteratzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide