Ordenantza fiskalak bozkatuko dituzte biharko udalbatzarrean

Onintza Lete Arrieta 2023ko ira. 27a, 10:18

Orioko Udalbatza.

Iraileko osoko bilkuran tasez eta zergez hitz egingo dute udal taldeek, eta udalaren kale garbiketa zerbitzuaren adjudikazioa ere egongo da bozkatzeko gaien artean.

Orioko Udalbatzak bihar, osteguna, egingo du iraileko osoko bilkura udaletxeko udalbatzar aretoan 19:30ean hasita.

Zazpi puntuko gai zerrenda osatu dute, eta horien artean, ordenantza fiskalak izango dituzte hizpide. Alegia, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera herritarrek eta herriko enpresek zer zerga eta tasa ordaindu beharko dituzten erabakiko dute.

Horrez gain, Orioko udalerriko kaleko garbiketa zerbitzuaren kontratazioa ere adjudikatuko dute biharko udalbatzarrean.

Herritarrek udaletxean bertan jarraitu ahalko dute osoko bilkura, edo ohi bezala, atari honetan nahiz udalaren webgunean, zuzeneko streaming saioan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide