San Nikolas jaiak antolatzeko lehen bilera irekia, asteazken honetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko irailaren 18a

Pello eta Nikolasa erraldoiak.

Aurreneko bileraren helburua proposamenak eta ideiak biltzea izango dela jakinarazi du Orioko Udalak. 

Pixkanaka gerturatzen ari da abendua, eta horrekin batera, baita oriotarren festa kutunak ere: sanikolasak.

Hala, udalak bilera irekia antolatu du, herritarren eta eragileen proposamenak eta ideiak biltzeko.

Bilera asteazken honetan izango da, hilak 20, 18:30ean Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide