Saregile, Orioko Emakumeon* Etxeak gaur, ostiralarekin, zabalduko ditu ateak. Irekiera ekitaldia, 18:00etan hitzartu dute. Pilliku plazako Iturriaga Jauregia izango du kokalekua etxeak, eta bertaratzen diren herritarrek espazioa zein udazkeneko programazioaren berri izango dute.
Datorren astetik aurrera, ondorengo ordutegian irekiko da bilgunea: astelehenetik ostegunera 09:30-13:00 eta 16:00-19:00 artean, eta ostiraletan 09:30-13:00 artean. Orain arte Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskola kudeatzen zuen elkarte berak, Pertzetik Elkarte Feministak, kudeatuko du proiektu hau ere.