Behoria Garbia egitasmoaren bitartez naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du Begi Bistan enpresak, eta egitasmoaren bigarren edizioa antolatu dute urriaren 21erako.
Ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko asmoz, kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute egitasmora batzen diren parte hartzaileek, eta bidaia baliatuko dute bidean aurkitzen duten zaborra jasotzeko.
Horrez gain, adin guztietarako jolasak ere antolatu dituzte, eta egunaren amaieran, bertaratu direnen konpromisoa sarituko dute. Behoria Garbiaren ordutegiak ikusi eta izena eman daiteke ondorengo lotura honetan.