Irailaren 15ean, ostiralarekin, irekiko ditu ateak Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak. Pilliku plazako Iturriaga Jauregian, lehen turismo bulegoa eta Done Jakue Bidearen interpretazio zentroa egon ziren eraikinean kokatuko da.
Ahalduntze Eskolako arduradunek azaldu dutenez, hilaren 15ean, 18:00etan, izango da irekiera ekitaldia, eta herritar oro dago bertara gonbidatuta. Etxea eta espazioa ezagutzeko aukera eskainiko dute, eta udazkeneko programazioaren berri emango dute.