Herriko txarangan parte hartzera deitu du udalak

Andrea Zipitria 2023ko abu. 8a, 11:00

Herriko txaranga kaleetan barrena.

Martxoan abiatu zuen udalak herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko zituen txaranga sortzeko proiektua. Orain, txarangan parte hartzeko gogoz daudenei, animatzeko mezua helarazi die. 

Sortu berri den herriko txarangan parte hartzeko gogoz daudenei, animatzeko mezua helarazten die udalak.

Martxoan abiatu zuen Udalak herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko zituen txaranga sortzeko proiektua. Azken asteetan San Pedro jaiak eta alironak musikatzeaz arduratu da herriko txaranga, eta herrian "oso harrera ona" izan duela adierazi dute udaletik.

Hemeretzi lagun elkartu dira orain arte, eta entseguak eta emanaldiak kudeatzeaz arduratzen diren kideak "gustura" daude gazteek erakutsitako inplikazioarekin eta jarrerarekin. Zentzu honetan, herriko musikari eta musikazaleak animatu nahi dituzte parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide