Orio Orialki gizonen bigarren taldeak KAE 2 Ligako bi jardunaldi jokatu ditu asteburuan, Ondarroan eta Hondarribian, eta bi banderak irabazi ditu.
Larunbatean Ondarroan izan zen estropadan 21:06,27 denborarekin irabazi zuen Orioko taldeak. Igandean, berriz, Hondarribian izan zen estropada. 12 segundoko errenta atera zion Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren taldeak, Donostiarrari.
Arratsaldean ongi-etorria egin zitzaien arraunlariei udaletxean.
Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea eta Joxemari Olasagasti