Ohiko udalbatzarra izango da ostegunean Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uztailaren 24a

Uztailaren hasieran egindako udalbatzarra.

Lau gai aztertuko dituzte ohiko udalbatzarrean, eta bukaeran eskarien eta galderen tartea ere irekiko dute.

Uztaileko ohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean, udaletxekoa areto nagusian, 19:30ean hasita. Honako gai hauek aztertuko dituzte:

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko uztailaren 5eko udalbatzarraren ezohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, hizkuntza-eskubideen aurkako epaiaren aurrean aurkeztutako mozioa.

5.- Eskariak eta galderak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide