Gutxieneko zerbitzua eskainiko du udalak astelehenean

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 21a, 15:00

Orioko udaletxea.

Santiago eguna asteartearekin tokatzen dela eta, udal langile askok zubia egingo dute. Horregatik, astelehenean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu udalak.

Gutxieneko zerbitzua eskainiko du Orioko Udalak astelehenean, zubia dela eta. Bertatik azaldu dutenez, ondorengo zerbitzuak bakarrik izango dira astelehenean:

  • Udal-erregistroari lotutako eskaerak bideratuko dira (SIR bidezko erregistrorik, ordea, ezin izango da egin).
  • Errolda-ziurtagirien gaineko tramiteak.
  • Bulego teknikoan langile bat egongo da, kontu urgenteak bideratzeko.
  • Udal-liburutegia irekita egongo da.
  • Udaltzainek normal egingo dute lan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide