Gaur hasi eta igandera arte ospatuko da 14.Bisiguaren Festa. Aurkezpen ekitaldiarekin emango diote hasiera festari, gaur, 20:00etan, hain zuzen ere. Parrilleroek inauguratuko dute jaia, eta Salatxo abesbatzak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute ekitaldian.
Hona hemen egitaraua osorik:
Uztailak 14, ostirala
17:00-19:00. Haurrentzako tailerrak Mutiozabal Txoren ontziolan, Albaola Itsas Faktoriaren eskutik.
20:00. Aurkezpen ekitaldia plazan eta aitortza omenduari.
21:00. Afaria.
Uztailak 15, larunbata
12:00. Sagardo dastaketa.
12:00. Marmitakoa.
14:00. Bazkaria.
21:00. Afaria.
Uztailak 16, igandea
12:00. Bisigu lehiaketa.
14:00. Bazkaria