Asteburuan Bisiguaren Festa izango da Orion, eta bihar 20:00etatik igandeko 18:00ak arte moilako errepidea itxita egongo da segurtasunagatik. Udaletik jakinarazi dute salbuespen bakarra uztailaren 15ean egingo dela, larunbatarekin, goizeko 08:30etik 12:00ak arte hornitzaileentzat zabalduko baitute bidea.
Igandean, berriz, Orio Kanpina 11. Bandera jokatuko da herrian, eta bidea ez dute goizean zabalduko, plazan bertan jarriko duelako aisialdi-gunea Eusko Label ligak: pantaila erraldoia, hegaluze-dastaketa, edariak…