Ontzigintza tradizionala ezagutarazteko jarduerak eskaintzea du helburu Mutiozabal Txoren proiektuak, eta herriko itsas ondareari eta ohiturei estu lotutako Bisiguaren Festan ere, haur eta gaztetxoentzako tailerrak emango ditu. Hain justu ere, bihar izango dira saio horiek, sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat.
17:00etan hasi eta 19:00etara arte luzatuko dira tailerrak, eta bertaratzen direnek aukera izango dute Mutiozabal barrutik bisitatu eta itsas arotz baten azalean jartzeko. Jardueran parte hartzeko ez da izenik eman beharko aurrez.