Saregile, Orioko Emakumeon* Etxea izan da herritarrek aukeratu duten izena, laster irekiko den emakumeen espaziorako.
Orioko Ahalduntze Eskolak, bozketa bat jarri zuen martxan duela egun batzuk laster irekiko den Orioko Emakumeon* Etxea izena aukeratzeko asmoz. Herritarrek aukera izan dute Karkaran, instagramen eta aurrez bozkatzeko hiru izenen artean, eta boto gehien lortu ditu Saregile, Orioko Emakumeon* Etxea izenak. Hala, izen hori eramango du espazio berriak.
Honakoak izan dira bildutako bozkak:
- Saregile, Orioko Emakumeon* Etxea: 104 bozka
- Etxe Morea: 75 bozka
- Orioko Emakumeon* Etxea: 60 bozka