Orioko San Pedro jaiak bukatu berritan, udalak aurtengo jaietako balantze positiboa egin du. "Jai koloretsu eta askeak nahi genituen, eta denon elkarlanari esker, gozagarriak eta ahaztezinak izan dira aurtengo festak", azaldu du erakundeak ohar bidez.
Udalaren arabera, "ostadarraren koloreekin" margotu dugu jaietan Orio, eta horregatik guztiagatik, nahiz eta "bide luzea egiteko izan", udala "oso harro" dago eragileek eta herritarrek erakutsi duten inplikazioarekin eta jarrerarekin.
Gainera, datorren urteari begira, "eragileen lana errazten eta festak indartzen" jarraitzeko konpromisoa adierazi du erakundeak.