Bihar jarriko dute martxan txu-txu trenaren zerbitzua, eta irailaren 10era arte luzatuko da. Txu-txu trenak egunero lotuko ditu hondartza, herrigunea eta Anibarko Portua, 11:30etik 14:00era eta 16:05etik 20:30era artean. Prezioari dagokionez, iazko prezio bera izango dute bidaiek: 1,50 euro balioko du joan-etorriko bidaiak, eta sei euro hamar joan-etorriko bonuak.
Turismo bulegoan edo kanpinean erosi beharko dira txartelak. Turismo bulegoan, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da horretarako aukera; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Kanpinean, berriz, egunero, 08:00etatik 22:00etara.
Ibilbidea eta geldialdiak
- Ikastolatik irtengo da
- Bikamiotako biribilgunean, geldialdia
- Hondartzan, geldialdia
- Bikamiotako biribilgunean, geldialdia
- Ikastolan, geldialdia
- Anibarko Portuan, geldialdia (autobus geltokian, ez da auzora sartuko)
- Txankako errotondan bira, eta Ikastolara buelta