Moilako errepidea itxita mantenduko da festetan ere

Andrea Zipitria 2023ko eka. 29a, 10:15

Lehen zatiko lanak bukatu dituzten arren, segurtasunagatik itxita mantenduko da errepidea festetan. Uztailaren 3an, astelehenarekin, irekitzea aurreikusten da; Ur Kontsortzioak hainbat konponketa egin ondoren.

Moilan oinezkoentzako pasarela jartzeko lanak direla eta, azken astetan itxita dago ibilgailuentzat moilako errepidea. Lehen zati hori bukatu duten arren, San Pedro festak direnez, Udalak erabaki du igandeko 08:30ak arte errepidea itxita mantentzea, segurtasunagatik.

Salbuespena egingo da hornitzaileen ibilgailuekin eta, haientzako soilik, erraietako bat zabalduko da festa-egunetan, larunbatera arte, 8:30etik 12:00ak arte. 

Astelehenean ere itxita

Uztailaren 3an, astelehenarekin, Frantziako Tourra pasatuko da Oriotik, eta sarrera-irteera guztiak itxita egongo dira 12:00etatik 17:00etara. Hori horrela, Ur Kontsortzioak moilako errepidean konponketa bat egiteko aprobetxatuko du, eta beraz, astelehenean ere, ordu tarte horretan, moila itxita egongo da ibilgailuentzat. Guztia ondo bidean, erabateko normaltasunera itzuliko da moilako errepidea, 18:00etatik aurrera. Bi noranzkoetan zabalduko dute errepidea ibilgailuentzat. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide