Sanpedroak bukatu ondoren, uztailaren 3an, astelehenarekin jarriko dute martxan Txu-txu trenaren zerbitzua. Aurtengoan, gainera, ibilbidea luzatu egin dute eta Anibarko Porturaino joango da. Txartelak, ordea, ez ditu gidariak salduko eta turismo bulegoan eta kanpinean erosi beharko dira; joan-etorriko bidaiak 1,50 euroko prezia izango du eta hamar joan-etorriko bonuak 6 eurokoa.
Txartelak erosi nahi dituztenek honako ordutegian izango dituzte irekita turismo bulegoa eta kanpina:
- Turismo-bulegoa: Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta igandeetan, 10:00-14:00.
- Kanpina: Egunero, 08:00-22:00.
Bestalde, udalak jakinarazi du aurten Txu-txu trenaren zerbitzua enpresa batek eskainiko duela eta trena ez dela izango orain artekoa