Uda beteko eguraldiarekin ospatu zuten atzo Anibarko Portuko festen egun handia. Hori horrela, haurren irri ohiuek hartu zuten auzoa goizean nahiz arratsaldean. Eguerdiko apar festa ezinhobeto etorri zitzaien freskatzeko eta puzgarrietan ere gustura aritu ziren saltoka. Horrez gain, mokadutxoa jateko aukera ere izan zuten herritarrek ohiko sardina janean eta tortilla patata lehiaketan.
Nolanahi ere, haurrek ez ezik, helduek ere hartu zuten gozatua atzokoan lagun artean. Elkarrekin bazkaldu eta afaldu zuten eta parranda egiteko aukera ere izan. DJ Aros arduratu zen gaua girotzeaz.