Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua bukatzear du Orioko Udalak. Atzo publikatu zuen behin betiko zerrenda, hauxe da.
Orioko Udalak maiatzean kaleratu zuen deialdia Lanbideren bidez, eta guztira 98 curriculum jaso ziren; horietatik 35ek lortu zuten gutxieneko puntuazioa (5 puntu), eta 14k egiaztatu zuten euskarazko derrigorrezko profila (C2). Hala, ekainaren 2an publikatu zuen udalak behin-behineko zerrenda. Alegazioak aurkezteko epea, asteazkenean amaitu zen, eta aurkeztu diren lau alegazioak aztertu ondoren, argitaratu dute behin betiko zerrenda.