Maiatzaren 16an herrian izandako hilketa matxistaren ondoren, Orioko Udalak erreparazio fasearen barruan beste hiru saio antolatu ditu, eta gaur izango da lehena. Hain zuzen ere, gaurko saioa kirol elkarteetako arduradunei eta entrenatzaileei zuzendutakoa izango da. Haurrekin eta gaztetxoekin gaiari nola heldu azalduko dute psikologo espezializatuek. 18:30etik 20:30era izango da saioa, Arraunetxean eta bertan izan nahi duenak izena eman beharko du aurrez. Horretarako, esteka honetan egin behar da izen-ematea.