Sanjoanetako sorgin-dantza egiteko gaur hasiko dira entseatzen

Andrea Zipitria 2023ko eka. 2a, 10:00

19:00etan elkartuko dira, Kostako tailerrean, eta LH2 eta DBH4 bitarteko ikasleei bertaratzeko deia egin die Harribil dantza taldeak.

Gero eta gutxiago falta da sanjoanetako, eta horren harira Harribil dantza taldea gaur hasiko da prestaketa lanetan; sorgin-dantzaren lehen entsegua egingo dute gaur, 19:00etan, Kostako tailerrean.

LH2 eta DBH4 bitarteko ikasleak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide