Orioko Udalak eta Elkarrekin Garraiorako elkarteak hitzarmena sinatu dute

Andrea Zipitria 2023ko eka. 2a, 09:15

Orioko Udalak hitzarmena sinatu du elkartearen zuzendari Iñaki Sarasuarekin, urteko jarduna bermatzeko.

Orioko Udalak eta Elkarrekin Garraiorako elkarteak hitzarmena sinatu dute. Adimen urritasuna duten hainbat oriotar joaten dira egunero autobusean Zarauzko Gureak tailerrera, lanera. Autobus-zerbitzu horren kudeaketaz eta langileen egoeraren jarraipena egiteaz arduratzen da Elkarrekin Garraiorako elkartea, eta Orioko Udalak hitzarmena sinatu du elkartearen zuzendari Iñaki Sarasuarekin, urteko jarduna bermatzeko.

2013an sortu zen elkartea, Gureak enpresak Orion zuen tailerra itxi eta langileak Zarautzera bideratu zituenean. Autobus zerbitzua kontratatu zuten orduan elkartea osatzen duten familiek, Zarautzerako joan-etorriak segurtasunez eta askatasunez egiteko asmoz. Bada, Orioko Udalak zerbitzu hori bermatzeko laguntza emango die.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide