Klimaterio zikloa antolatu du Orioko Ahalduntze Eskolak, eta horren baitan, klimaterioa hizpide izango duen hitzaldi bat izango da bihar, Salatxo aretoan, 18:00etan. Elikadura klimaterio garaian izenburupean aurkeztu dute, eta Libe Garmendia dietistak eskainiko du.
Hitzaldian klimaterioa osatzen duten "alderdi ezberdinak ezagutzeko" balioko du, eta klimaterio garaian zein elikadura ohitura jarraitzea komeni den ere jakinaraziko da.