San Pedro jaietan Oa kaleko eskaileretako lasterketa berreskuratu nahi da

Andrea Zipitria 2023ko mai. 29a, 10:20

Aurtengo San Pedro jaietako egitarauan Oa kaleko eskaileretako lasterketa berreskuratu nahi du festa batzordeak. Hainbat urtez antolatu izan zen festetan, eta aurten berriro egin nahi da.  Horretarako, talde bat osatu nahi dute.

Aurtengo San Pedro jaietako egitarauan Oa kaleko eskaileretako lasterketa berreskuratu nahi du festa batzordeak. Bertan parte hartu nahi dutenek ostiralera arte edukiko dute aukera izena emateko, ekarpenak@orio.eus helbidera mezu bat idatziz. Mezuan, izen-abizenak eta telefonoa eman behar dira. 

Proba prestatuko duen taldea osatzen bada, ekainaren 30ean egingo da erronka, ostiralarekin, 19:00etan hasita.

Horretarako, taldetxo bat sortu nahi da, probaren antolaketaz arduratuko dena. Antolaketa taldean sartu nahi duten herritarrek taldean zein bakarka eman dezakete izena aipatutako helbidean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide