Kukuarri astearen barruan, Talai Mendi elkarteak antolatutako orientazio proba atzo izan zen. Bada ekimena amaitutakoan, baliza bat falta zela konturatu ziren; 46 zenbakiduna, hain justu ere. Horregatik, herritarren batek aurkitzen badu udaltzaingoaren bulegora eramateko eskatu dute.