Orioko Udalak dirulaguntza deialdia egin du, Orioko kaleko katuen kontrola eramaten laguntzeko. Irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu dezakete dirulaguntza. Helburu hauek betetzeko eskatu ahal izango da dirulaguntza: batetik, kaleko katuak jaso, zikiratu eta berriz kalean uzteko proiektuak gauzatzeko eta, bestetik, katuei jaten emateko eta zikiratzeko gastuak estaltzen laguntzeko.
Eskaera egiteko azken eguna ekainaren 1a izango da eta deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.