KZguneak tutoretza zerbitzua eskainiko du gaur arratsaldean

Andrea Zipitria 2023ko mai. 24a, 15:00

KZguneko tutorea Orion izango da gaur arratsaldean; 16:00etatik 19:30era. Herritarrek aukera izango dute bakQ eta metapostaren kudeaketari, nabigazioari eta teknologia berriei lotutako zalantzak argitzeko. Ez da aurrez hitzordurik hartu behar.

KZguneak ikastaroak eskaintzen baditu ere, oraingoan ez da gutxieneko pertsona kopurua bildu. Dena den, tutorea KZgunean izango da gaur arratsaldean, 16:00etatik 19:30era. Nahi duenak aukera izango du teknologia berriekin lotutako zalantzak argitzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide