Errikotxia bertsozale elkarteak eta Ostargi aisialdi elkarteak hitzarmena sinatu dute udalarekin. Hain zuzen ere, launa urteko iraupena izango dute hitzarmenek. Sinduraren helburua da horien urteroko jarduna aurrera eramatea, eta kultur eskaintza zabaltzea.
Jardun horrek segida izan dezan, Errikotxia elkarteko presidente Rosi Lazkano Larrañagak sinatu du hitzarmena udalean. Ostargiren izenean, berriz, Marian Lazkano Larrañaga presidenteak sinatu du.