Udalak joan zen asterako deitu zuen festa batzordeko bilera astebete atzeratu da, eta asteazken honetan izango da. Kultur etxean jarri dute hitzordua, 19:30ean elkartuko dira. Interesa duten norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da.
Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:
- Kultur agenda.
- Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
- Kultur jardueren datu ekonomikoak.
- Zalantzak eta bestelakoak.