Gazte Abentura ekimenean izena emateko epea ireki du Txurrumuskik

Andrea Zipitria 2023ko mai. 14a, 13:00

Abuztuaren 1etik 11ra izango da aurten Txurrumuski aisialdi elkarteak antolatutako Gazte Abentura. Jolasak, irteerak, egunpasak eta kirol-jarduerak egiteko aukera izango dute LH3tik LH6ra arteko gaztetxoek. Izen-ematea ireki dute jada, eta hilaren 26an izango da horretarako azken eguna. 

 Txurrumuski aisialdi elkartea jarri da jada udari begira. Urtero antolatzen duen Gazte Abentura ekimena, abuztuaren 1etik 11ra izango dela iragarri dute, eta dagoeneko ireki dute izen-ematea. Online galdetegia prestatu dute. Bertan, banaka, bikoteka ala hirunaka eman ahal izango da izena, baina izena behin bakarrik emateko aukera izango da.

Azken eguna horretarako maiatzaren 26 izango da. Plaza guztiak betetzen badira, maiatzaren 29an egingo dute zozketa, eta plaza lortu dutenei mezua bat helaraziko zaie hurrengo pausoak zehaztuz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide