Danbolin Musika Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia bihar izango da, larunbatarekin. Kalejirarekin hastea aurreikusten zen eguna, baina eguraldi iragarpena ez da ona, eta horregatik kalejira bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Horren ordez, musika eta dantza emanaldia 13:00etan hasiko da, herriko plazan. Ondoren, marka berria aurkeztuko dute, aurreikusi bezala, eta bazkaria eta karaokea ere izango dira.