Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, kontzertua emango du Getariako Musika Bandak bihar. Kantaldia herriko plazan izango da, 12:00etatik aurrera, eta ondorengo piezak kantatuko dituztela aurreratu dute:
– San Nikolas ereserkia (Berrondo)
– El Tambor de Granaderos (Chapí)
– Alvamar (James Barnes)
– American Graffiti (Naohiro Iwai)
– Can´t Take My Eyes Of You (Crewe Gaudio)
– Mirotzak (Benito Lertxundi)
– Balea (Benito Lertxundi)