Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du gaur

Andrea Zipitria 2023ko mai. 8a, 09:04

Otsaileko udalbatzarra.

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, 19:30ean hasita.

GAI ZERRENDA

1. Onartzea, egoki bada, ezohiko bilkura hau urgentea izatea.

2. Jendaurrean jartzea, egoki bada, idazten ari den HAPOaren “2.1 Aita Lertxundi 48-50” eta “1.2 Sotoak” azpieremurako hitzarmen urbanistikoa.

3. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko etxebizitzarako irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantzari.

4. Onartzea, egoki bada, udal-hilerria handitzeko lurren salerosketa, eta ahalmena ematea alkateari salerosketako eskritura publikoa sinatzeko.

5. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide