Izena eman daiteke Txurrumuskiren udako udaleku irekietan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 6a, 09:00

Iaz Txurrumuskik antolatutako udaleku irekiak. (Txurrumuski)

Maiatzaren 22ra bitartean egongo da zabalik Udako Txokoan eta Udaleku Irekietan izena emateko aukera.

Txurrumuski aisialdi elkarteak jakinarazi du zabalik dagoela udako udaleku irekietan izena emateko epea. HH2tik LH6ra bitarteko haurrentzat izango da zerbitzua, uztailaren 3tik 28ra bitartean. Izena eman nahi dutenek ES29 3035 0182 18 1820021770 kontu korronte zenbakian egin behar dute ordainketa, eta kontzeptu modura haurraren izen-abizenak jarri behar dituzte gurasoek. HH2ko haurrentzat Udako Txokoaren prezioa 85 eurokoa izango da eta HH3tik LH6ra bitartekoentzat Udaleku Irekiena 80 eurokoa.

Honako lotura honetan eman daiteke izena. Txurrumuskiko kideek jakinarazi dute galdetegia betetzeko haurraren Osasun Txartelaren fotokopia edo argazkia eta ordainagiria txertatu behar direla. Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 22ra bitartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide