Gaur egin da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten herritarrak aukeratzeko zozketa, eta udalak jakinarazi du zeini egokitu zaion mahaiko kide izatea.
Zerrenda ikusgai dago Orioko Udalaren lotura honetan. Nolanahi ere, Udalak azaldu du zozketan aukeratuak izan diren herritarrei jakinarazpen formala egingo zaiela.