Orioko Udalak herriko saihesbidea eraikitzeko proiektua bultzatu nahi du, N-634 errepideak "trafikoa handia" izaten duelako, eta hori herrigunetik ateratzea "lehentasunezkoa" dela uste duelako. Arrazoi horregatik, Aita Lertxundi kaletik pasatzen diren ibilgailuen azterketa egingo du udalak orain, kamerak jarriaz.
Hain zuzen, kamerak Aita Lertxundi kaleko 25. zenbakiaren pareko semaforoetan jarriko dira, bi noranzkoetan. Hainbat aldagai neurtuko dituzte: ibilgailu-kopurua, ibilgailu-motak, ibilgailuen kutsadura-maila…
Aurreikuspenen arabera, apirilaren 24an instalatuko dira kamerak, astelehenarekin eta urtebetez edukitzea aurreikusi du Orioko Udalak.
Eskaera
Herriko sahiesbidea eraikitzeko eskaera "hainbatetan" egin dio Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiari, baina Aldundiak iritzi dio proiektua "ez dela premiazkoa". Udalaren arabera, herritarrengatik ere askotan jaso duten eskaera da sahiesbidearena.