Bete dira plaza guztiak Ahalduntze Eskolaren irakurle taldean

Andrea Zipitria 2023ko api. 19a, 12:58

Ahalduntze Eskolaren bulegoa.

Dena den, oraindik eman daiteke izena zen ekainera arte Ahalduntze Eskolak antolatu dituen egun bateko tailerretan eta emanaldietan.

Udaberriko egitarauaren barruan, Ahalduntze Eskolak, irakurle taldea osatzeko asmoa plazaratu du, eta bertatik azaldu dutenez dagoeneko plaza guztiak bete dira. Hala, ekaina bitarte, hileko azken asteazkenetan kultur etxean bilduko da taldea, 18:30etik 20:00etara, literaturaz gozatzen duten bitartean, ahalduntzean eta feminismoan sakontzeko helburuarekin.

Zentzu honetan, honakoak izango dira ekainera arte Ahalduntze Eskolak eskainiko dituen egun bateko tailerrak eta emanaldiak:

Egun bateko tailerrak

  • Lodifobia gorpuztua osatzen. Maiatzaren 4an, ostegunarekin, Leire B. Murgialdairen eskutik.
  • Emakumeak, klimaterioa, plazera eta desira. Maiatzaren 12an, ostiralarekin, Maite Higuero Barandallaren eskutik (gaztelaniaz).
  • BakQ ziurtagiri digitalaren inguruko ikastaroa. Maiatzaren 24an, asteazkenarekin, KZ Gunearekin elkarlanean.
  • Emakumeon* elikadura klimaterio garaian. Ekainaren 1ean, ostegunarekin, Libe Garmendiaren eskutik.

Emanaldia

  • Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia. Maiatzaren 18an, ostegunarekin.

Kasu guztietan, parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da aurrez. Ahalduntze Eskolan bertan eman daiteke izena, telefonoz (623 17 85 53) edo helbide elektroniko (ahalduntzeeskola@orio.eus) bidez.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide