Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin du. Estatuko Aldizkari Ofizialean atzo bertan argitaratu ziren deialdiak. Hala, izena emateko epea gaur ireki da eta maiatzaren 17ra arte izango da.
Izena bi modutan eman daiteke:
- Aurrez aurre. Horretarako, deialdi bakoitzari dagokion eskaera orria beteta aurkeztu beharko da udaletxeko bulego orokorrean, 8:30etik 14:30era arteko ordutegian.
- Online. Lotura honetan, EPE-Lan eskaintzak atalean, eskaintza bakoitzaren espedientea ageri da. Eta eskaintza bakoitzaren barruan, izena emateko aukera eskaintzen da aipatutako epean. Kasu honetan, ezinbestekoa izango da BakQ edo ziurtagiri digitala aktibatuta izatea.
Online izena eman nahi dutenek, jarraitu beharreko urratsak zehazten dituen gida bat du eskuragarri.