Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautagaien behin-behineko zerrenda kaleratu du Udalak

Andrea Zipitria 2023ko api. 11a, 15:54

Guztira, 45 curriculum jaso dira, eta oinarrietan zehaztutako irizpideak jarraituta, hautagaien behin-behineko zerrenda ebatzi du epaimahaiak. Orain, hiru eguneko epea ireki dute, alegazioak aurkezteko.

Erdi mailako kirol teknikaria ordezkatzeko hautaketa prozesuan aurrera egiten ari da Orioko Udala. Oinarrietan zehaztutako irizpideak jarraituta, hautagaien behin-behineko zerrenda ebatzi du epaimahaiak eta ikusgai dago hemen

Orioko Udaletik azaldu dutenez, 45 curriculum jaso dituzte, baina hiru hautagaik baino ez dute egiaztatu euskarazko nahitaezko profila (C2). Ondorioz, horiek dira zerrendan lehenak. Nolanahi ere, oinarrietan jasotakoaren arabera, hautagai horiek uko egiten badiote lanpostua betetzeari, gainerako hautagaien hurrenkera hartuko da kontuan.

Interesatuek hiru eguneko epea dute behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko; hau da, apirilaren 14ra arte aurkeztu ditzakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide