Orioko Udala praktiketako hiru langile kontratuko ditu. Lanbideren Administrazio publikoetan lehen lanbide esperientzia izateko programako dirulaguntzaren bidez egingo du, eta bertatik azaldu dutenez jada bi langile aukeratu dituzte azken asteetan; eginkizun anitzetarako langilea eta digitalizazioko administraria, hain zuzen. Hirugarren bat kontratatzeko, berriz, tramiteak martxan jarri ditu dagoeneko, gizarte langile postu bat betetzeko izango da.
Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGeneration funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan daude, eta helburua dute 16 eta 30 urte arteko gazteen enplegua sustatzea.